martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Eta orain, Boris Johnson

2019ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Argi eta garbi hitz egitea, politikan asko praktikatzen ez dena, beti da eskertzekoa. Ohitura txarra hartua daukagu aspaldi eragile politikoek, hala nola herritarrek eta kazetariok. «Zabor minutuak», «zer esango du bada...», «orain hori esatea dagokio»... bezalako esaldi errugabetzaileak gero eta maizago erabiltzen ditugu.

Ez da horietakoa herenegun Erresuma Batuko tory-ek alderdiko buru eta lehen ministro izateko aukeratu zuten Boris Johnson, Teresa Mayren ordezkoa. Lehenago, Londresko alkatea eta gobernuko Kanpo Arazoetako ministroa izan zenean, ahoan bilorik gabe hitz egitea izan zen haren ezaugarrietako bat; besterik da maite dugun edo ez esaten eta eginarazten duena, baina ez du inor engainatzen.

Johnsonek areagotu egingo du lehendik ere oso ezegonkor dagoen Erresuma Batuko egoera politikoa. Apustu sendoa egin zuen brexit-aren alde, eta irteeraren nolakoa eztabaidatzeko orduan irteera gogorraren alde agertu da.

Laboristek urteak daramatzate galduta Albion zitalaren politikaren jokalekuan. Brexit-aren eztabaidan irizpide bakar eta bateratu bat eduki gabe urteak pasatu eta gero, adierazgarria da Jeremy Corbyn liderrak orain adieraztea bigarren galdeketa egingo balitz Europako Batasunean segitzearen alde egingo lukeela alderdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.