jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Bost ama edo haur jaioberri

2019ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Zenbat denbora behar du irakurleak zutabe hau irakurtzeko? Nazio Batuen Erakundeak erditzeetako heriotza tasaren datuak eman ditu. Urtero 2,8 milioi ama edo haur jaioberri hiltzen dira erditzerakoan. Hernietta Fore Unicefeko zuzendariaren hitzetan, kasu horietan «jaiotza bat tragedia bat bihurtzen da». Tragedia bat, baina ez bakarra. Tragedia bat baita kopuru hori bere gordintasunean; tragedia bat da hiltzen den ama eta haur jaioberri horietako bakoitza; eta tragedia bat da, halaber, ur garbia ez izateagatik, ondo ez elikatzeagatik eta oinarrizko sendagai eta txertoak ez izateagatik hiltzea erditzerakoan. Ama eta haur jaioberri horiek ez baitira hiltzen erditzea zaila zelako, baizik eta, NBEk dioen moduan, saihestu zitezkeen arrazoiengatik.

Europan baino hamar aldiz gehiago hiltzen dira 5 urte arteko umeak Afrikan. Mundu osoan hiltzen diren bost haurdunetik eta umetik lau Saharaz hegoaldean eta Asian hiltzen dira. Eta batzuek, hala ere, asaldatuta galdetzen dute nola den posible ama batek Mediterraneoa zeharkatzea haur jaioberria eskuetan duela.

Gutxi gorabehera, minutu eskas batean irakur daiteke zutabe honen luzera duen testu bat. Denbora horretan, bost ama edo haur jaioberri hil dira, NBEk emandako datuen arabera. Ur garbia, sendagaiak... eta borondate politikoa besterik ez zen behar hori eragozteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.