mikel p ansa
HIZPIDEAK

Zabortegi bat

2019ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Txinzer sozietate publikoak—Hondarribiko eta Irungo udalek osatzen dute— 2003an erosi zituen Zaldunbordako lurrak, errauste planta bat eraikitzeko. Zabortegi ilegala izana zen ordura arte. Erori zen Txingudiko erraustegiaren proiektua, eta zabortegi izaten jarraitu dute lurrek. 2016ko ekainean, Hondarribia Lantzen-ek—Hondarribiko Udalaren sozietate publikoak— lurrak erosi zizkion Txinzerri. Hiru aste lehenago sortua zuten Higertoki SL izeneko enpresa bat, Bilbon. Hidrokarburoen enpresa bateko kideek osatu zuten Higertoki SL. Hark erosi dizkio Zaldunbordako lurrak Hondarribiko Udalari. Higertoki SL enpresaren administratzaile gisa jardun du Joaquin Sotomayor Raymond abokatuak; eta abokatu horrek beste enpresa ugaritan egin ditu kudeaketa lanak Mikel Urrutikoetxea Garciarentzat. Azken hori eta Higertoki SLko kontseilarietako bat dira, bestalde, Belartza aldean merkataritza gune handi bat sortu nahi zuten enpresen kudeatzaileetako batzuk. Bistan da, beraz, badela talde bat merkataritza gune handietan inbertitzeko asmo betea duena. Eta Belartzakoak erdi huts egin duenean Zaldunbordakoa piztu dute. Gauzak horrela, kasualitatetzat hartu behar da Eusko Legebiltzarrak saltoki handiei mugak jartzeko dekretua onartu zuen egunaren bezperan Hondarribiko Udalak Higertoki SLri baimen bat ematea Zaldunbordan saltoki erraldoi bat eraikitzeko? Zabortegia zenari distira eman nahi dio proiektu berriak, baina kostako zaio usaina kentzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.