jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Urruntzen

2019ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Espainiak, Espainiako sistema politiko-judizial-mediatikoak, Katalunia eta katalanak umiliatzen jarraitzen du eguna joan eta eguna etorri: sententziekin, erabakiekin, mehatxuekin, poliziekin, kolpeekin, atxiloketekin, kontakizunaren eraikuntzarekin... Egoeraren aurrean, herritarrak kalera atera dira. Mobilizazio jendetsuak, eraginkorrak, irudimentsuak, baketsuak eta bortitzak ere egin dituzte. Espainia, Pedro Sanchez jarduneko presidentea buru duela, zuzenbide eta demokrazia estatu errepika higatu eta guzti, gerra logika baliatzen ari baita, zentzu guztietan, Katalunian.

Herritarrak antolatu egin dira, eta herritarrak ari dira Espainiaren erasoari erantzuten. Espainiaren erasoa, Kataluniako mossoen eta haien arduradun polizial eta politikoen laguntzarekin. Kataluniako Gobernua katalanak umiliatzen.

Eta Espainiako Auzitegi Gorenaren osteko agertokian, non daude Kataluniako agintariak? Non independentziaren aldeko alderdi nagusiak? Zer mezu ari dira zabaltzen? Herritarren erantzuna autonomoa eta unean unekoa izaten ari da. Bidea egiten ari dira, indartzen. Ondoan, ordea, ez da ageri pareko mugimendu politikorik, ez Kataluniako Gobernuarena, ezta independentziaren aldeko alderdi nagusiena. Ez sendotasunik, ez bide orririk, ez konplizitaterik, ez konfiantzarik... hauteskundeak zerumugan; baina herritarrengandik gero eta urrunago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.