jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Itxurak

2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Harrrigarria da Bilboko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako agintariak harritu izana Uber enpresa hirian zerbitzuak eskaintzen hasi delako. Izan ere, duela urtebete esaten zuten ez ziotela lizentziarik emango; Uberreko arduradunak esan duelako lanean hasi aurretik harremanak izan dituztela Bilboko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin; eta edozein enpresa, jarduera eta proiektu abian jartzeko sekulako urrats burokratiko pila eskatzen dituen herrian, ez dirudielako sinesgarria egun batetik bestera kalean jarri ahal izatea gidaria duten ibilgailuen zerbitzua, administrazioak jakin eta baimendu gabe. Izan ere, Alfonso Gil Bilboko Mugikortasun zinegotziaren esanetan, Uberrek bezperan abisatu zion Bilbon lanean hasiko zela, mezu elektroniko baten bidez. Bitartean, Jaurlaritzak iaz agindutako dekretua, oraindik onartzeko dago.

Bizimodua aldatzen ari da, kontsumo ohiturak aldatzen ari dira, hezur-haragizko sareak sare birtualekin ordezkatzen ari dira, eta, horren aitzakian, ekonomia eredu berri bat sortu da: itxuraz berria, itxuraz modernoa, itxuraz gardena, itxuraz jendeak nahi duena nahi duenean eskura jartzen diona, itxuraz puntuzeroa... baina, horixe, itxurazkoa. Mamian, funtsean, haientzat lan egiten duten langileen —kasu gehienetan ez dira haien langileak— lan baldintza kaskarretan eta zerga paradisuetara eramandako irabazietan oinarritzen baitira. Eta agintariek haiekin duten otzantasunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.