mikel p ansa
HIZPIDEAK

Zabor asko

2020ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Hiri hondakinak —etxeetan sortzen direnak— ez dira hondakin guztien %20 besterik. Eta nortzuek sortzen dituzte hondakinen %80? Bada, industriak zati handiena (%60), eta eraikuntzak eta obrek beste zatia (%20). Sistema produktibo honek zaborra sortzen zuela ezaguna zen, baina otsail hau erori den arte ez da inoiz hain garbi gelditu. Hondakinen arazoa ez da herritarren arazoa (bakarrik); hondakinen arazoa, batez ere, industriak eta jarduera ekonomikoak sortzen duten arazo bat da. Legeak ere bitxiak dira horretan: Espainiako legediak hondakin industriala sortzen dutenen esku uzten du haren kudeaketa. Eta, normalean, zabortegi pribatuetan bukatzen dute. Zirkulu perfektua da: administrazioak ez du legez arautzen, kontrol mekanismo eskasak daude, eta enpresek kudeatzen dituzte enpresetan bukatzen duten hondakinak. Ezer ez jakiteko modurik onena; gizartea hondakinez ahatz dadin, eta herritarrak hondakinen arazoa bere etxean bukatzen dela pentsa dezan. Ekonomia zirkularra ez zen hori.

Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak atera du Jaurlaritzak ia hogei urtez ahaztuta eta baztertuta eduki duen proposamen bat: zabortegietara hondakinak botatzen dituzten enpresei zergak igotzea. Azkar etorri da Confebasken erantzuna: «Askoz ere presazkoagoa da orain sortzen ari diren hondakinei irtenbide bat bilatzea. Bestela, herrialde honetako enpresa sarea geldiaraziko dugu». Ezin da argiago esplikatu zabortegiak zeinek behar dituen, zergatik, eta zertarako..
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.