inaki petxarroman
HIZPIDEAK

«Mugarik gabeko» birusa

2020ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Autonomien osasun eta polizia eskuduntzak hartzearekin batera, Espainiako Gobernuko agintariek adierazi zuten beharrezkoa zutela baliabide horiek zentralizatzea, koronabirusak mugarik ezagutzen ez duela argudiatuta. Hau da, nahikoa izan du osasun alarma egoera ezartzea, Kataluniaren eta Euskal Herriaren esku utzitako eskuduntza garrantzitsuenetako batzuk berreskuratzeko. Hots, osasun arloko 155. artikulua ezartzeko.

Eta «mugarik ez duen birusari» muga itxita erantzun diote Madrilek eta Parisek. Berriz ere kontrolak ezarri dituzte Bidasoaren alde bietan, eta duela hamarkada batzuetatik ahaztua zen egoera bat indarrean jarri dute. Jakina, horrek traba handia eragin die mugaz alde batetik bestera mugitu behar izaten duten herritarrei, berriz ere agerian utziz errazagoa dela Irundik Algecirasera joatea, Santiagoko zubia igaro eta Hendaiara iristea baino.

Koronabirusak agerian utzi du Euskal Herriak ez daukala nahiko baliabide politikorik bere kasa ia ezer egiteko. Ez muga bat noiz ireki eta noiz itxi erabakitzeko, ez herritarrei etxean noiz geratu behar duten adierazteko. Zalantza gutxi bazen ere, Parisek eta Madrilek bidalitako polizia eta soldaduen kaleko presentziak berriro erakutsi du nork agintzen duen hemen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.