inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Salbuespena arau

2020ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Jarduera ekonomikoa eteteko Espainiako Gobernuak egindako azken dekretuak haserrearazi egin ditu patronala eta zenbait alderdi. Bereziki EAJ zapuztu da neurriarekin, «koma ekonomikoa» ekar dezakeelakoan, Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzak aipatzearren. Sanchezek oinarrizko zerbitzuak ez gainerako guztiak ixteko agindua aipatu zuenetik azken dekretua etorri arte, salbuespenak zehazteko tartea izango dute enpresa handiek. Eta nabaritu da, ederki. Izan ere, salbuetsi dituzte geldialdi luze batek kalte egingo liekeen industria jarduera guztiak, eta baita inportazio-esportazioan dabiltzanak ere. Hau da, zaku horretan sartzen ez den industria handi askorik ez da izango. Esan nahi baita, ekoizpena ez eteteko salbuespena lanean jarraitzeko arau bilakatu dute enpresa indartsu askok. Hori bai, asteburuko jarduerara mugatuta, gobernuaren esanetan.

Garbi dago etenaldi luzeak «kalte handia» egingo diela alarma egoera ezarri zutenetik ezinbestean etxean geratzera behartu dituzten autonomoei eta enpresa txikiei, baita aldi baterako erregulazioak jaso dituzten langileei ere. Baina haiek ez daukate nahiko indarrik salbuespenetarako zirrikituak sortzeko. Nonbait, IBEX-35ekoek eta haien aldeko lobbyek bakarrik daukate aukera osasun larrialdiaren gainetik jarduteko, kasu honetan ere, langileen eta herritarren osasunaren gainetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.