inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Espainia berreraikitzen

2020ko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Espainiaren «berreraikuntzan» laguntzeko eskatu die Pedro Sanchezek alderdiei eta eragileei. «Leialtasuna eta batasuna» nahi ditu Espainiako presidenteak,COVID-19aren krisiari aurre egiteko,bereziki izan ditzakeen ondorio ekonomikoei begira.

«Nazio berreraikuntzan» dabil Espainia. Gutxi harrapatuko zituen ezustean ikusteak nola erabiltzen ari diren Sanchez eta haren gobernukideak krisi larriaren kolpe bakoitza estatu zentralizatzailea sendotu eta bere errautsetatik berpizteko. Estatua egituratzeko eta Katalunian zein Euskal Herrian aitortza demokratikoa lortzeko izandako zailtasunak ahanzturaren zokora bidali nahi lituzke Espainiako presidenteak.

Aberri Egunaren bezperan, Euskal Herriak ere ikusi du inoiz baino ezdeusagotzat hartu dutela Madrilen. Alarma egoeraren harira estatua birzentralizatzeko «behin-behineko neurriak» behin betirako bihur daitezkeela, Madrilek hala erabakitzen baldin badu.

Koronabirusak gogor jo du Euskal Herria ere. Mila hildakoren langa ez du batere urruti. Milaka eta milaka langabe gehiago daude, eta zenbatezinak dira etorkizunean etor daitekeen egoera ekonomikoaren eta balizko prekarizatze baldintzen beldur direnak. Euskal Herriak ere behar luke bere burua berreraiki, bere modura eta baliabide bereziekin. Sanchez berera doa, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.