Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Maiatzaren Lehena

2020ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Maiatzaren Lehena da gaur. Langileen Nazioarteko Eguna. Baina gaur ez da izango langileen eskubideen aldeko ohiko mobilizaziorik, ez da egongo manifestazio, mitin eta abarrik. Datorren urtean egingo dira, agian. Herritarren osasuna da orain kezka nagusi, baita langileen osasuna ere; baina bestelako eskubideak ere mahai gainean jartzeko eguna da. Koronabirusaren krisiaren osteko krisi ekonomiko latzak langileen eskubideengan ere izango du eragina, eta lehentasunezkoa izango da eskubide horiei erreparatzea.

Osasun krisiak aspaldian sindikatuen aldarrikapenen artean zeuden hainbat auzi jarri ditu agerian. Zaintza lanen garrantzia eta sektoreko langileen prekarizazioa, sektore publikoa indartzeko beharra, gutxien baloratzen diren hainbat lan sektoreren ezinbestekotasuna...

Ikusteko dago, krisia gainditzeko unea iristen denean, gai horiei garrantzia eta lehentasuna ematen zaien, edo krisi aurreko inertziei eutsi eta bere horretan geldituko diren. Areago, ez ote den krisia baliatuko, aurrekoetan egin den bezala langileen eskubideei dagokienez atzera egiteko, prekarizazioa areagotzeko. Bizitzak eta bizitzarako beharrezkoak diren sektoreak hartzen diren erabakien erdigunean jartzera deitu dute sindikatuek, osasun krisiak erdigunera ekarri dituen bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.