martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Gamesa, Tubacex...

2020ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Aspaldi hasi zen gure herrian industria handien galera, eta ez du etenik. Gorabeheratsua izan da, egoera larriagoan egon da une batzuetan eta lasaiago besteetan, baina esanguratsua da gure ekonomiaren tauletan jasaten ari den galera.

2008-2012 urteetako krisi garaian esan ziguten egoera larri hartatik bizirik ateratzeko sendotasuna edukiko zuten enpresek bermatuta edukiko zutela etorkizuna; krisi aurretik ahul zirenak izango zirela desagertuko zirenak. Heldu zen 2012a, eta zutik segitzen zutenei erreparatu genien. Ez da bete iragarpena, igual ez zelako iragarpen zintzoa izan. Ez da aurreneko aldia arazoari aurre egin beharrean, baloiari aurrerako ostikoa ematen diotena.

Oso denbora gutxian jakin dugu handi haietako bik, Gamesak eta Tubacexek, langile kopuru handia botako dutela kalera. Efektu bikoitza daukate albiste horiek. Lehena eta garrantzitsuena, bistan da, lanposturik gabe geratuko diren langile eta haien familien tragedia. Bigarrena, horrelako egoerek sektore ekonomikoan eta herritarren artean sortzen duten etsipena.

Komeni da gogoratzea jardun ekonomikoa industriala izatetik zerbitzuetakoa izatera pasatu den bailaretan %40 pobretu dela bailara horretako ekonomia. Ekonomia nabarmen jaitsi da horrek dauzkan ondorio guztiekin: zergak, kotizazioak, erosmen txikiagoa...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.