mikel rodriguez
HIZPIDEAK

'B planik' ez, oraingoz

2020ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako jarduneko Osasun sailburuak erran du «koronabirusaren bigarren olatua izan litekeena» hasi dela. Hilabete eskas batzuk baino ez dira igaro zientzialariek SARS-CoV-2 birusa identifikatu zutenetik, eta erlojuaren aurka ari dira haren portaera ikertzen, txerto bat edo sendabideren bat harrapatu ahal izateko. Horregatik, behin eta berriz ohartarazi dute zaila dela aitzinetik jakitea zer gertatuko den, nahiz eta denbora iragan ahala ari diren irakaspenak lortzen.

Lehenbiziko olatu betean jada esamesa anitz sortu ziren bertze olatu posible bati buruz, neguan etor zitekeela eta are gogorrago joko zuela. 1918ko gripearen pandemian, bigarren olatua izan zen hilgarriena —lau izan zituen guztira—, eta paralelismo historikoak egitea ariketa tentagarria izan ohi da beti. Herrialde batzuetan hasiak dira erraten bigarren olatuak jasaten ari direla, eta Euskal Herrira ere ailegatu da beldurra, positibo berrien kopurua egunak joan egunak etorri 200en bueltan dagoela ikusita. Egoera ez da duela lau hilabeteko berbera, zehazki: agerraldiak lokalizatzen dira, PCR testak egiten dira, ospitaleetan ezagutu dute gaitza... Baina badirudi kutsatzeak kontrolik gabe handituz gero ez dagoela konfinamendua ez den B planik, egoera zehazki berbera ez bada ere, funtsean ezezaguna baita gertatzen ari dena, aurrekaririk gabekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.