martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Bi gobernu eta presoen auzia

2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Ederki kosta zaio Frantziako justiziari —fiskalburuari zehazki— amore ematea eta Josu Urrutikoetxea ETAko kide ohiari espetxetik ateratzeko baimena emateko erabakia hartzea. Orain arte magistratuak baimenaren alde egin du, baina azken hitza daukan fiskaltzak azkenean irizpidea aldatu eta kaleratze baldintzatuaren alde egin du. Kostata.

Gutxi axola izan diote fiskalari Urrutikoetxearen adinak eta osasun egoerek. Urrutikoetxearekin egin dutenak argi erakusten du alor askotan ez direla asko bereizten Frantziako eta Espainiako justizia sistemak, bereziki estatu aferetan, eta Urrutikoetxea hori bihurtu dute.

Gorabeheratsua eta aldakorra da bi estatuek ETArik gabeko garaiotan euskal preso politikoekin hartu duten jarrera. ETAk jardun armatuari bukaera emango ziola adierazi eta gutxira hasi zen Frantziako Gobernua bere kartzelatako presoak Euskal Herrira hurbiltzen. Garai horretan oso alderantzizkoa zen Espainiako Gobernuaren jokabidea, ez baitzituen presoak gerturatu nahi izan, nahiz askok Frantziako bidea hartzeko eskatu.

Frantziak mugimendu horiek azkar egin zituen. Orain dela gutxi hasi da tantaka Espainiako Gobernua urrun dauden presoak gertuagoko espetxeetara ekartzen; Frantziakoa Urrutikoetxearekin gogor ari denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.