martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Herritarren begirada

2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Ezusterik gabe, hirugarren aldiz aukeratu du lehendakari Eusko Legebiltzarrak IƱigo Urkullu jeltzalea. Aise irabazi zituen uztailaren 12ko hauteskundeak, eta aiseago lortu du aurreko bi legegintzaldietan PSE-EErekin zeukan akordioa beste lau urtez luzatzea. Elkar oso ondo ezagutzen dute bi alderdiek, hamarkadak baitaramatzate gobernu hitzarmenak adosten.

Urkullu lehendakariak izendatuko dituen kontseilarien izenak ezagutu gabe ere, aurrera liteke lerro nagusietan aurreko bi gobernuak ibili diren bide beretik ibiliko dela datorren astetik aurrera lanean hasiko dena. Baina, aurreko biek ez bezala, alde guztietatik begiratuta oso larria den egoeraren erdian jaioko da gobernu berria: osasuna, ekonomia, gizartearen egoera animikoa...

Politika egiteko orduan, parametro berriak eta orain arte erabili gabeak lantzera behartuta egongo dira, eta daude, mundu osoko agintariak. Gure eremuko gizarteetan, jarrera hazkor batekin bultzatuta, gero eta gehiago ziren eguneroko politikatik aldentzen ari ziren gizarte taldeak. Politikaren amerikartze bat ari zen gertatzen gure gizarteotan, politikan jardutea ofizio bat gehiagotzat jotzen duen jarrera, irakaslea, arotza edo medikua izatea bezalaxe.

Pandemiak errotik aldatu du jokabide hori, eta herritarrak gobernuei begira jarri dira ostera; baita Eusko Jaurlaritza jaio berriari begira ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.