mikel p ansa
HIZPIDEAK

Berriz hasi

2020ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Presidentea galduko du Kataluniak, urte eta erdiz tentsio horrekin bizi eta gero, eta Espainiako Estatuaren funtzionamenduari buruzko apunte garbia utzi du Auzitegi Gorenaren erabakiak: «preso politikoen» askatasuna edo adierazpen askatasuna eraikin publikoetatik aldarrikatzea inhabilitatzeko motibo izan liteke. Ez da dudarik: Espainiako agintariei ez zaie gustatzen preso politiko kontzeptua entzutea. Mendeku itxura ere badu erabakiak, Carles Puigdemont atxilotu eta prozesatu ezinaren mendeku bat, Puigdemonten itzal gisa jokatu baitu Torrak sarritan. Eta hura zigortu ezinean, hau kargugabetu dute. Guztiz neurrigabea da erabakia, eta aurrekari larria jartzen du. Hauteskunde garaian eraikin publiko batetik botorik eskatzen ez zuen pankarta bat kendu nahi ez izateagatik inhabilitatua izatea desproportzio handia da.

Hortik harago, Katalunian ezinbestean egin beharko dituzten hauteskundeak aurreratu ere egingo ditu sententziak, eta alde horretatik agian mesede egingo die independentistei, hori ere ezin adostuta baitzebiltzan. Alderdi independentistek aukera izango dute beren indarrak neurtzeko, eta, behin bozak pasatuta, egoera egonkortzeko. Hauteskundeek ez dute dena konponduko, inondik ere ez, baina independentistei kapitulu berri bat hasteko aukera eman diezaieke behintzat, beren arteko liskarretan katramilatuta eta egoera berrira moldatu ezinik eman baitute denbora gehiegi, gutxienekoak ere adostu ezinik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.