Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Kurduak, xake taulan

2021eko martxoaren 13a
00:00
Entzun
Siriako gerran, herrialdeko eta nazioarteko hainbat eragilek bata bestea behatzen jarraitzen dute; estatuetako eta estatuetatik kanpoko indarrek xake taula bat bilakatua dute agertokia, eta kurduak peoiak dira taula horretan.

Peoien funtzioa beharren araberakoa da. 2014an oinarrizko pieza bilakatu ziren EI Estatu Islamikoaren kontrako borrokan, baina politikoki ez zuten etekinik eskuratu. Hala ere, kanpoko laguntzarik gabe eta traba guztien gainetik, herri gisa berdintasunean garatzeko urrats eredugarriak egin dituzte urte askoan, eta horrexegatik, mehatxu izan daitezkeelako okupatu zituzten Ankarak eta haren mertzenarioek Siriako ipar eta ekialdeko eremuak, 2018an. Su-etena hautsi zuten, Errusiaren etaAEBen isiltasunaren konplizitatearekin, eta Siriako Kurdistan kurduz hustu eta mertzenarioz eta haien senidez bete du Turkiak.

Kurduek elkarrizketa sustatu nahian jarraitzen dute, baina, paradoxikoki, kanpoan uzten dituzte bata bestearen atzetik huts egiten duten negoziazioetatik, baita Nazio Batuen Erakundeak ere. Azkenean eta beti bezala, potentzien estrategiak eta interesak gailentzen baitira; kasu honetan ere, irtenbide militarra: gerran jarraitzea potentzia bakoitzak bere kokapena indartzeko. Peoiak beti egongo dira hor.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.