Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Bizitza sinple eta lasaia

2021eko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Ez dute asko eskatzen Bruselan gose greban egon diren 450 migratzailek baino gehiagok: «Bizitza sinple eta lasai batez gozatzeko eskubidea», besterik ez dute nahi, lanera joateko eskubidea, zergak ordaintzekoa, eta kalean lasai ibiltzekoa, Poliziak atxilotuko dituen beldur izan gabe. Hala dio Dodou Chamek, grebalarietako batek. Han bizi dira, han egiten dute lan, baina ezin dute lasaitasuna lortu, ez baitute lortzen beren egoera erregulatzerik. Eta egoera horretan bi hamarkada baino gehiagoz dagoen jendea ere bada.

Azkenean, muturreko erabakia hartu dute: gose greba egin dute, eta batzuek, baita egarri greba ere. Eta gauzak zer diren, haien osasunak nabarmen okerrera egin eta bizitzak arriskuan jarri diren arte, ez diete jaramonik egin. Eta okerragoa dena, gobernua ez du mugiarazi ia bostehun lagun horien egoerak. Gobernua mugitu duena protestak zabaldu duen krisi politiko usaina izan da, kolokan ikusi baitu boterean mantentzeko modua ematen dion koalizioa. Orduantxe egin dute negoziazioek aurrera, eta «lasaitasuna» zabaldu da, protestariek gose eta egarri greba «eten» dutelako. Lasaitasun hori, baina, behin-behinekoa da, protesta ez baitute utzi. Eta jarrerak zurrunak dira: «Gobernu batek ezin du inoiz xantaia onartu», dio alde batek; «dokumentazioa jasotzeko hil behar badugu, hil egingo gara», besteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.