martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Hezkuntza eta soberania

2022ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Aurrera doaz Eusko Legebiltzarrean hezkuntza legearen lanak. Azken ezagutu dugun proposamena, 80 proposamen berdintasunezko euskal eskola publiko integral baterako tituluarekin Elkarrekin Podemos-IU taldearena. Lehen proposamen bat da, sektoreko eragileen esku utziko dutena, haien proposamenak jaso eta, aztertu ondoren, behin betiko bertsioa osatzeko. Lasaia izan dadin eskatu duten eztabaida aberastuko duten puntu asko eta interesgarriak dauzka proposamenak.

Gasteizko Legebiltzarrean, oraingoz, paraleloan doazen bi lan esparru nagusi dauzkate zabalik, eztabaida fasean. Bukaerarik ikusten ez zaion autogobernua berritzekoa, eta hezkuntza arautuko duen lege berria. Paraleloan doaz, baina lanak aurreratzen dituzten neurrian elkarri zehar begiradak egingo dizkiote ezinbestez, autogobernuarenak ezarriko baitio sabaia hezkuntzarenari. Alferrik da hezkuntzaren legea anbiziotsua izatea, autogobernuarena ez bada. Hezkuntza legea ezin izango baita autonomia estatutu berriak marrazten dion laukitik atera.

Gauzak argi dauzkana Espainiako Auzitegi Gorena da; Kataluniako eskoletan gaztelaniaren erabileran %25eko langa ezarri zuen duela aste batzuk, eta horrek Hego Euskal Herrirako balio du. Harlauza juridiko horrek bi lantaldeen lana baldintza eta muga ez dezan, gaur egun zaila ematen duen adostasun zabala beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.