martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Katalunia, ez aurrera eta atzera

2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun

Arazo bat konpontzeko orduan, behin denbora luzea pasatuta, denbora gehiago pasatzen badute arazoaren diagnostikoa egiten irtenbidea ekarriko duten erabakiak hartzen baino, egoera horrek agerian uzten duena da arazoak ez daukala irtenbiderik, ez oraingo aktoreekin.

 

Antzeko zer edo zer gertatzen ari da Katalunian, independentziazaleen eremuan. Garai bateko egoera harmoniatsura, elkarlanera alegia, itzultzeko egindako saioek porrot egin dute, eta asko izan dira, eta oso kualifikatuak.

Igandeko Diada neurgailu ona da independentziazaletasunaren egoeraren berri edukitzeko. Ñabardura asko beharko ditu manifestazioaren ondorengo azterketak, baina errealitatea tematia da. Gero eta gehiago izango dira «adostasunera iritsitakoan, jakinarazi» leloa erakusten duen pankarta jarriko duten independentziazale etsituak —nekatuak, gogogabetuak, haserretuak...—. Kausari, atsedenik hartu gabe, hamarkada osoa eskaini dioten herritar horiek etsipen oharrak ari zaizkie bidaltzen eragile politikoei eta sozialei.

Igandean Bartzelonan bildutako jendetzak ezin du estali egoeraren larria: elkarri bidalitako mezu gogorrak, dimisio eskaerak, gobernua hausteko keinuak, hauteskundeetan gizarte zerrenda bat aurkezteko imintzioak...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.