gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Egileak ez ditu eskubideak

2018ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Egileak eskubideak ditu. Bada, Pernandoren egia badirudi ere, gaur egun ez da horrela. Plataforma digital handiek dena irensten dute, eta, copyrighta izanda ere, ez da zaila egiletza definitua duen testu bat, argazki bat, grafiko bat edo bestelako lan bat egin duen pertsona baten edukia sarean topatzea, nahi duen erabiltzaileak nahierara xurga dezan.

Europako Parlamentuak atzo onartutakoaren arabera, egileen eskubideak babesteko legea aldatuko dute; antza denez, egileen mesedetan. Urtarrilera arteko epea dute behin betiko bozketa egiteko, eta Europako Parlamentuak osatzen duen interesguneen amaraun horretan ez da erraza asmatzen plataforma digital erraldoiek zer-nolako trikimailuak baliatuko dituzten araudia euren neurrira ekartzeko. Baina albisteak balio beza behintzat eztabaida irekitzeko, gogoeta eragiteko.

Teknologia berriek iraultza eragin dute gure bizimoduan. Ez da hain xamurra egindako lan batek balioa duela azaltzea hedonismotik gertu bizi den gizartean jaiotako haurrei eta gazteei. Maiz, zerutik erori balitz bezala jasotzen dute sormen lan guztia, pantaila batean botoi bati sakatuta. Abestiak, bideoak, irudiak... atzean gehienetan ahalegin handi bat dutela azaldu egin behar izaten da. Europako Parlamentuan irekiko den negoziazio fasean, zail da irudikatzen horrek ardura dienik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.