jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Amurrio

2019ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Lau lagun. Batek txio bat idatzi du; beste batek, pintaketa bat; beste bati, ustez, piroteknia gaiak aurkitu dizkiote, eta laugarrenak tiro egin du pistola batekin jendea dagoen sukalde batera, leihoaz bestaldetik. Nor atxilotuko dute? Amurrion gertatu da. Eta atxilotuak tiro egin duena ez beste guztiak dira. Alfredo Remirezek urtebete pasatu du espetxean; Julen Ibarrolak, beste hainbeste, eta Galder Barbado espetxean dago otsailaren 7az geroztik, Aitor Zelaiarekin batera polizia operazio batean atxilotua izan ondoren. Laugarrena, tiro egin duena, polizia ohia da, etxean 30 arma baino gehiago zituen, tartean ezker abertzaleko familia baten etxearen kontra tiro egiteko erabili zena. Eta aske dago.

«Zer gertatzen da gure herrian?», galdetu du Ibarrolak. Bistakoa da justiziak neurri desberdinak dituela ideologia bateko eta besteko herritarrak epaitzeko. Baina ez da soilik justiziaren arazo bat, Barbadoren kasuan eta polizia ohiaren kasuan Ertzaintzaren jokabidea izan delako erabakigarria ondoren gertatu dena gertatzeko. Ertzaintzak ikertu zituen, Ertzaintzak atxilotu zituen, eta Ertzaintzak egin zuen txostena da susmopean dagoena. Halako kartsutasunik ez da egon polizia ohiaren kasuan. Hasieratik zabaldu zen nor izan zitekeen, baina, deklarazioa bitan hartu zion arren, tiro egin eta laugarren egunean atxilotu zuten, eta gero aske utzi.

Zer gertatzen da Ertzaintzan? Galdera hori ere erantzuteke dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.