inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Amets amerikarra

2020ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Jarduera ekonomikoa atzera ere martxan jartzeko, Donald Trump AEBetako presidenteak agindu du bakartze sozialeko neurriak leuntzeko, COVID-19aren pandemiak goia jo duela iritzita. Izatez, etxeratze eta bakartze neurriak tantaka hartu ditu agintari atzerakoiak, eta gogoz kontra. Alderdi Errepublikanoko aberatsak matxinatu izan zaizkio publikoki eta pribatuki, eta bakarrik begi bistan daukan osasun azpiegituren kolapsoak behartu du halako neurriak hartzera. Orain, atzera egiten hasi nahi du.

Adierazgarriak dira aste hauetan bota dituzten harribitxiak. Dan Patrick Texasko gobernadoreordeak hala esan zion presidenteari: «Nire belaunaldia bere seme-alabengatik eta ilobengatik sakrifikatzearen aldekoa naiz. Ni, behintzat, prest nago, amets amerikarra zaputz ez dadin».

Are gordinago mintzatu dira beste batzuk. Esaterako, Tom Goliano enpresari aberatsak hauxe esan du: «Ekonomia itxita mantentzea okerragoa da pertsona batzuk galtzea baino». Berdintsu Dick Kovacevick ere: «55 urtez azpikoak bidal ditzagun lanera berriz ere. Ikusiko dugu. Batzuk gaixotuko dira, batzuk hilko dira, ez dakigu».

Funtsean, ildo horri jarraitu dio Trumpek. Munduko pentsamendurik atzerakoiena lirudike amets amerikarraren kontu horrek. Baina, ez horren urruti, antzeko mezuak entzun dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.