martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Ostrukaren maskara

2020ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
Bi hilabete baino gehiago behar izan dituzte Espainiako agintariek maskarak koronabirusetik babesteko oso garrantzitsuak eta eraginkorrak direla jabetu eta,ondorioz, derrigorrez erabili behar direla erabakitzeko. 67 egun.

Zergatik dira maskarak orain horren garrantzitsuak, eta ez duela bi hilabete? Edo duela bi hilabete gaur bezain ezinbestekoak ziren, baina merkatuan nahiko ez zeudelako ostrukarena egitea lehenetsi zuten arduradunek? Bati baino gehiagori entzun diogun hipotesia da hori; arrazoia hori bada, bakarren batek oso azalpen argiak eman beharko dizkie herritarrei. Herritarren heldutasuna ezin baita nahieran erabili, alegia, agintariari komeni zaionean herritarrak bizkorrak, helduak eta arduratsuak dira eta erabateko konfiantza eduki behar da haiengan; eta komeni ez denean, ganorabako hutsak dira.

Demagogia ariketa egiteko asmorik gabe, zenbat heriotza saihestuko ziren maskarei hasieratik orain bezainbesteko garrantzia eman baliete? Aste haietan, birusa orain baino dezente inkontrolatuago zebilen, heriotza asko eraginez egunero.

Horrenbeste adituren beharrik gabe, Amezketan (Gipuzkoa), aspaldi hasi ziren 50 herritar auzolanean maskarak egiten, herrian dagoen paper fabrikak emandako materiala erabilita. Horrelako zenbat egingo genituzkeen gure herrian larrialdi deia eginda?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.