martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Langileak berriro?

2020ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Zerk egiten du huts osasun sistema batean gaixoen zaintza daukatenak ere gaixotzen direnean eta, Bilboko Basurtuko erietxean jazo legez, kutsatuen erdiak osasun langileak izateko? COVID-19aren pandemiak ustekabean harrapatu gintuen denok, eta martxoko lehen asteetan asko inprobisatu behar izan zuten mundu erdiko osasun arduradunek esku artean zeukatenari tamaina hartu bitartean. Duda asko hasieran, itsu kolpe bat baino gehiago, eta ziurgabetasun handia.

Osasun langileak izan ziren gure herrian inprobisazio horren ondorioz COVID-19ak gogorren jo zuen sektore profesionala. Gogoratu besterik ez dago zein babesgabe, zein material txarrarekin egin behar izan zuten lan lehen aste beldurgarri haietan Euskal Herriko erietxeetako langileek. Lehen asteetan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, infektatutakoen %16 izatera iritsi ziren; oso kopuru handia, handienetako bat munduan.

Denborarekin, sindikatuen protestak eta auzi salaketak ere tarteko, babeserako material hobea eta seguruagoa erabili ahal izan zuten langile horiek. Horregatik da kezkagarria Basurtuko ospitaletik etorri zaigun berria. Lagina txikia da ondorio sendoa ateratzeko, baina 20 infektatutik 9 osasun langileak izatea beldurgarria da. Eta onartezina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.