Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Itxi bai, baina, trukean?

2020ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian bezala, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ere tabernak eta jatetxeak ixtea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Aste osoa zeraman neurri gogorragoak hartuko zituela iragartzen, eta aste osoa, halaber, oraingoz etxeratze agindu erabatekoa jartzeko asmorik ez duela esaten. Ez zegoen aukera handirik tartean; segur aski inork nahi ez duen itxialdiaren aurretik gelditzen zen aukera bakarra zen. Denok esperotako erabakia zen, beraz, tabernak ixtea. Nafarroan hartu ziren neurriek kutsatzeen goranzko joera hausteko balio izan dutela ikusi da, eta bide berari eutsi nahi dio Eusko Jaurlaritzak orain.

Espero zen, baina hala ere bidegabea da. Bidegabea da, osasun krisi honetan gehien sufritu duten sektoreetako bat jotzen duelako bigarrengoz; bidegabea, tabernetan eta inguruetan gertatzen diren jende pilaketak ez direlako ostalarien ardura soilik; bidegabea, kutsatzeen arduradun gisa estigmatizatuak izan direlako behin eta berriro; eta bidegabea, batez ere, itxieraren ordainetan ez delako apenas neurririk aurreikusi haientzat.

Guztion osasunaren mesedetan —eta agian bide bakarra da—, milaka ostalariren, milaka langileren eta milaka familiaren diru iturria eten dute. Premiazkoa da haientzako neurri osagarriak hartzea, beste toki batzuetan egin den bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.