Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Mahaiaren azpikoa

2021eko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Oposizioan dagoenak bi estrategiaren artean aukera dezake, beti, erakundea dena delakoa izanda ere. Batetik, gobernuan dagoenaren higaduran aritu daiteke, eta eginahalak eta bi egin, hurrena egingo diren hauteskundeetan haren alternatiba gisara aurkezteko. Gobernatzeko anbizioa duela erakutsi, berak hobeto egingo lukeela orain ari denak baino. Edo, bestetik, erakunde horretan duen ordezkaritza balia dezake, eta gobernuan dagoenarekin etengabeko negoziaziorako jarrera hartu. Gobernu horrek hartuko dituen erabakietan eragina izaten saiatu, eta, bere ideologiaren arabera, jendearen eguneroko bizitza hobetzen saiatu. Arazoa sortzen da bi jarrera horiek aldi berean eduki nahi direnean.

Elkarrekin Podemosek behin eta berriz esan du EAJren alternatiba izan nahi duela EAEn. Ezkerreko gobernu bat osatu nahi duela. Horrenbestez, pentsa daiteke EAJ baino aliatu naturalagoak liratekeela beren burua ezkerrekotzat daukaten alderdiak —EH Bildu eta PSE-EE—. Baina EAJrekin itunak egiteko bidea hartu du, edo, behintzat, saiatzekoa. Gasteizko Udalean lortua dute, eta Jaurlaritzarako lortu nahian ari dira.

Agian, Madrilen ezkerreko blokea deiturikoak aurrera atera nahi dituen aurrekontuak negoziatzen ariko dira hemen... Zer dago mahaiaren azpian?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.