Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Alde bakarrez

2021eko urriaren 5a
00:00
Entzun
Ez dago gaur egun girorik —ez indar nahikorik— Euskal Herrian burujabetza prozesu bati ekiteko. Oraintxe beteko dira 10 urte ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuela, eta, orduan bestelako etorkizun bat espero bazitekeen ere, bide hori epeldu baino ez da egin. ELAk dioenez, «organizazio subiranistak geldialdian daude auzi nazionalari dagokionez». Eta horri aurre egiteko, bere proposamena jarri du mahai gainean: euskal errepublika da helburu, eta alde bakarreko prozesu subiranista da hori lortzeko bidea. Azaroan onartuko duten txostenak jasotzen du bide orri hori.

Alde bakarreko prozesu independentista sustatzeagatik Carles PuigdemontSardiniako epaitegi batetik aske irten den egun berean jakin da ELAren txostenaren berri. «Aldebakartasuna ez da gure nahia, baizik eta geratzen zaigun abiapuntu errealista eta egingarri bakarra», argitu du.

Egingarria, baina ez egiteko erraza; sindikatuak aitortu baitu ez dagoela gehiengo instituzional nahikorik estatus politiko berri baterako jauzia egiteko. Hala, gizartean bilatu nahi du babesa, hainbat «bektore» txertatuz bide orri horretan: klase bektorea, euskararena, bektore feminista, ekologista, demokratikoa, dekoloniala...

Hego Euskal Herrian ordezkaritzarik handiena duen sindikatuak bide horri hauspoa emango balio, bultzada garrantzitsua litzateke egungo giro falta gainditzen hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.