Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Arangurenen

2022ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Esku, eskubide, eskuin, esku huska, esku hartu, eskupeko, eskuko, eskumen, eskutik eutsi, eskuak jo, eskumotz, eskukada, eskuarki, eskuare, eskualde, eskularru, eskua eman, esku bete, eskua luzatu, eskua sartu, eskuadra, eskumutur, eskubakar, eskubaloi, eskuratu, eskuoihal, eskubidedun, eskutik irabazi, eskudiru, eskuetsi, esku gain, esku ahur, eskuila, eskuin mutur, eskupaper, eskulangile, eskuliburu, esku beltz, eskuorri, eskuzabal, eskuragarri, eskuraezin, eskusoinu, esku artean, eskutik eskura, eskumuturreko, eskutitz, esku zapi, eskuduntza...

Esku hitza osorik edo erro gisa hartuta, dozenaka hitzeko zerrenda topa daiteke euskaraz, eta askotariko esanahia hartzen du batera edo bestera eginda. Euskara bera eskuara gisa idatzi eta abestu izan da, eta baita Euskal Herria Eskual Herri gisa ere.

Irulegiko eskua deiturikoan, baskonikozko idatzi batean, brontzean zizelkatuta topatu dute hainbat bider ahoskatu, idatzi, irakurri eta abestutako hitz horien guztien idatzizko lehen arbasoa. K.a. I. mendekoa, hain zuzen ere.

Inork ezin du zalantzan jarri aurkikuntza garrantzitsua denik: atzoko berripaper guztietako azalean agertu zen. Garrantzia du eskua aurkitu izanak, baita topatu duten tokiak ere. Erabilera politikorik ez egiteko eskatu badute ere, ez baita hutsala idatzi hori Nafarroan, garai batean eremu ez-euskaldunean zegoen Aranguren ibarrean, topatu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.