Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Erantzukizuna aldez aldatzen

2022ko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Afixan emakume bat ageri da korrika, eta horrela dio testuak: «Jantzi galtza elastikoak kirola egiteko. Irten zaitez gauez korrika egitera. Zer gertatzen da orain? Ez luke pasatu behar, baina pasatzen da». Galiziako Xuntako Berdintasun departamentuak argudiatu du kanpaina hori ez dagoela A-25ari lotua, eta erabiltzen ari direla Madrilen Soilik baietz da baietz legearekin sortu den kalapita ezkutatzeko. Baina zer axolako dio berria edo zaharra den. Mezua argia da, eta baita nori zuzendua dagoen ere; edo, are gehiago, nori ez zaion zuzentzen.

Denbora luzeegian jarri da indarkeria matxistaren zama emakumeen bizkar. Sufritutako indarkeria edozein dela ere, errudun emakumea eginez, bai etxean eta bai kanpoan. Beldurra aldez aldatuko dugu erabili izan du mugimendu feministak lelo gisa, eraso matxistak salatzeko mobilizazioetan. Eta, beldurra ez bada ere, gutxienez erantzukizuna aldez aldatzeko beharra aspaldian onartutako zerbait zela zirudien.

Euskal Herriko mugimendu feministak, hain zuzen, ardura horretan jarri du lupa aurtengo A-25ean. Gizonei «ardura hartzea» exijitu die, «erasotzaile eta konplize izateari uzteko» eskatuz, eta praktikak aldatu gabe azaleko diskurtsoan gelditzeak ezertarako balio ez duela ohartaraziz. Izan ere, indarkeria matxista amaitzea denon ardura da, baina batzuek ardura handiagoa dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.