Ezkurdiari ez zaizkio batere gustatu pilotak

2019ko urriaren 31
00:00
Entzun
Joseba Ezkurdia atzo ez zen batere gustura gelditu lau eta erdiko txapelketako lehen finalerdirako pilota aukeraketan. Lanak bukatu berritan bere haserrea nabarmena zen, eta hitzez berretsi zuen: «Partida egunean agian ezaugarri ezberdinak izango dituzte, baina motelegiak iruditu zaizkit. Ez dut aurkitu nahi nuen hori». Aurkariaren hitzek ez zuten Jaka harritu. «Niretzat aproposak dira. Are gehiago, berak aukeratu dituenak gustatu zaizkit gehien. Baina ulertzen dut haren kexa; normala da berak pilota gehiago nahi izatea». Aukeraketaren aurretik, Jakak entrenamendu oso gogorra egin zuen Julen Egigurenekin. Partidak ikusmin handia sortu du, eta Labrit betetzea espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.