Marianne Vosen bigarren garaipena aurtengo Giroan

2020ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Bigarren aldiz altxatu zituen atzo besoak Marianne Vosek ( CCC Liv) aurtengo Giroan.Herbehereetako txirrindularia esprintean nagusitu zen, Terracinako zirkuituan. Annemiek Van Vleutenek lider segitzen du (Mitchelton Scott).

110 kilometro zituen etapak, eta ezusterik gabe esprintean amaituko zela espero zen. Hala gertatu zen. 53 txirrindulariz osatutako talde bat iritsi zen batera azken metroetara, eta hor Vos izan zen bizkorrena. Bigarren izan zen Lotte Kopecky (Lotto Soudal Ladies), eta hirugarren Lizzie Deignan (Trek Segafredo). Hamaikagarren izan zen Ane Santesteban (WNT). Hamabigarren dago sailkapen nagusian, liderrarengandik 5,58ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.