jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Zaharrak

2018ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Gatazka zikliko bat da zahar etxeetako langileena. Ez da kasualitatea. Ez baita kasualitatea zaintza lanean oinarritutako sektore bat izatea; lan baldintza kaskarrak ohikoak izatea; nola ez, langile gehienak emakumeak izatea; eta Administrazioak zerbitzu horiek enpresa pribatuekin itundu izana, funtsean, dirua aurrezteko. Dirua aurreztu, noren bizkar? Ohi bezala, langilearen bizkar.

Greba egin zuten atzo Gipuzkoako zahar etxeetan, ELA sindikatuak deituta, lan baldintza hobeak eskatzeko. Ia bi urte daramatzate patronalarekin negoziatzen, akordiorik gabe. Atzokoa hamazazpi greba egunetako lehena izan zen. Hamazazpi egun horiek egin eta gero, gehiago izan daitezke. LABek ere protestak egingo ditu.

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak esan du Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela «negoziatzeko eskumenik». Eskumena agian ez, baina negoziazioa bideratzeko eta gatazka konpontzen laguntzeko ardura bai, sektorea diru publikoz diruztatzen duelako, zaintza ezin delako oinarritu zaintzailearen lan baldintza kaskarretan, eta zaintzailearen lan baldintzek zerikusi zuzena dutelako zaintza zerbitzuaren kalitatean eta zaindutako pertsonaren ongizatean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak badu horrelako gatazka batean izan behar ez duen jokabidearen (utzikeria, arduragabekeria) eredu berri samar bat: Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.