Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

'Brexit'-aren sutan kiskaliz

2018ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko lehen ministro Theresa Mayk hauteskundeak aurreratu zituen iazko ekainean, batetik, gehiengo kontserbadorea indartu eta alderdi barneko ahots disonanteak baretzeko asmoz, eta, bestetik, Bruselaren aurrean sendo agertzeko, brexit-a negoziatzerakoan. Baina bozetatik ahul atera zen, eta porrot etengabean sartua da. Gobernu kontserbadorea azkenetan dagoela dirudi: alderdiko alderik gogorrenaren eztabaida nagusia da noiz izan daitekeen garairik aproposena May kiskaltzeko, eta Europako Batasuna krisi hori baliatzen ari da gauzak zailzeko, akordiorik ezean, balizko erreferendum baten ideia haizatzeraino.

Ikusmin handia zegoen amaitu berria den kongresuan gerta zitekeenaz, baina Mayk ez du amore emango, oraingoz. Jarrera baikorra agertzen saiatu zen atzo, nekez agertu ere, aurrera egiteko indarra baduela nabarmenduz, brexit-ak akordiorik gabe amaituta ere. Baina, bezperan, alderdiko arerio Boris Johnsonek, zinema izar bat balitz bezala, desadostasunak norainokoak diren harro azaldu zuen jarraitzailerik sutsuenen aurrean, Mayren plana engainutzat joz. Bien bitartean, Jeremy Corbyn laborista anbiguotasunean mugituz —brexit-aren aldeko eta kontrakoek babesten baitute—, lekua irabazten ari da. Dena dago irekia Erresuma Batuan, Mayri ate guztiak ixten ari zaizkion bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.