jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Amaiera luzatzeko agiriak

2018ko urriaren 18a
00:00
Entzun
ETAk amaitu du. Harremanetarako Nazioarteko Taldeak ere amaitu du. Baina Brian Currin eta enparauek HNTren azken balorazioa emateko bezperan, herenegun, Guardia Zibilak Karlos Apeztegia preso ohia atxilotu zuen, 21 urteko espetxealdiko kontu bat argudiotzat hartu eta berri eginez. Hernanitik Intxaurrondora, Intxaurrondotik Auzitegi Nazionalera, eta Auzitegi Nazionaletik espetxera. Horra Orain presoak larunbateko manifestazioaren deialdiari, bere zigilua.

Ekitaldi ponposoa egin zuten hil hasieran Espainiako eta Frantziako gobernuek ETAren amaiera irudikatzeko, Iñigo Urkulluren parte hartzearekin. Frantziak 8.000 agiri jarri zituen Espainiaren esku, eta iragarri dute urteak pasatuko direla horiek aztertzen dituztenerako. Guardia Zibilak garbi utzi du orain zer esan nahi duen horrek: nahi duenean esku hartuko duela agenda politikoan, ez dela iragana argitzera mugatuko, eta oraina baldintzatzen saiatuko dela. Estatuarentzat kontua ez baita jada ETAren amaierari bere zigilua jartzea, amaigabe bihurtzea baizik.

Apeztegia izan da orain, baina ez da azkena izango: gatazka luzatzeko interes handia dute zenbait indarrek Madrilen, eta euskal gizarteak, eragileek eta erakundeek erantzun irmo bat eman bitartean Guardia Zibilak ez du amaituko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.