jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Eredua

2018ko urriaren 25a
00:00
Entzun
Epaiketaren zurrunbilotik kanpo, arduradun politikoren batek, behingoz, eman beharko du azalpenen bat Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketan agerian geratzen ari den polizia ereduaren inguruan. Cabacasen heriotzak plaza publikoan jarri duen eztabaidagaia, polizia ereduarena, konpondu gabe baitago oraindik.

Epaiketa erakusten ari baita nola funtzionatu izan duen Ertzaintzak, arazoa oso sakona dela: norbaitek tiro egiteko agindu zien ala ez gogoratzen ez duten ertzainak; tiro egiteko nork agindu zien gogoratzen ez duten ertzainak; epaiketan esan beharrekoari buruz Eusko Jaurlaritzako abokatuekin eta Ertzaintzako buruekin hitz egin zuela onartu duen ertzain bat; ertzainen deklarazio antzekoegiak; koordinatu baino gehiago,guztia deskoordinatu zuten arduradunak; erantzukizun guztia ofizial baten bizkar gainean jarri nahi duten ertzainak; «guztiarekin sartzeko» agindu eta hori ez dela mundu guztiak ulertzen duena esatera ausartzen den ertzaina; kontrolik gabeko armategia; pilotek pertsona bat larri zaurituta ere eskopetak ohi bezala garbitu zituzten ertzainak...

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua, hilabete honetan bertan: «Gertuko Polizia baten aldeko apustua egiten ari gara, komunitateari lotua, zerbitzatzen dituen eta kontuak ematen dizkien euskal herritarrekin konprometitua». Abokatuek esango luketen moduan, ez dago galdera gehiagorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.