HIZPIDEAK

Aginduak bete

Mikel P. Ansa -

2018ko azaroak 9
Politikaren paradoxak: mozal legea kontzeptuaren asmatzailea PP bera izan zen. 1991. urtea zen, eta Zigor Kodea eta Herritarren Segurtasunerako Legea erreformatzeko asmotan zebilen PSOEren gobernua Espainian. Telekomunikazioen legea ere aldatu behar zuten, besteak beste, epaileen agindurik gabe irratiak itxi ahal izateko. Rogelio Baon PPko parlamentariak gobernuari aurpegiratu zion ez zela ausartzen zuzenean «mozal lege bat» (sic) idaztera, eta lege erreforma txikien bidez ari zela herritarren eskubideak murrizten. Bi hamarkada eta erdi joan dira, eta azkenean Mariano Rajoyren PPk jarri du indarrean mozal legea; orain, PP da lege hori babesten duen bakarretakoa. Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariak, 2016an, Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari aurpegiratu zion, mozal legea erabilita, epaileen gainetik salto egiten zutela poliziek, eta horrek zekarrela herritarren eskubide zibil eta politikoak urratzeko arrisku handi bat —politikaren paradoxak: PPko Baonek hori bera aurpegiratu zion PSOEri 1991n—. Beltran de Herediak Arzuagari erantzun zion legea aldatu nahi bazuen lanean hasteko, eta galdetu zion ea zergatik zeuden Espainiako banderak EH Bilduko udaletxeetan. Eta horrela, urteak joan eta urteak etorri, eta nik hau salatu eta zuk hori aurpegiratu, EAEko administrazio publikoak 1,2 milioi euro jaso ditu, hiru urteotan mozal legearekin poliziek jarritako ia 14.000 isunetatik. Politikak paradoxak ditu, eta poliziek, aginduak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna