Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bertita

2018ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Amaren irakaspenak zabaltzen jarraitzeko «betebehar morala eta etikoa» dauka Berta Caceres Zuñigak, Bertita-k. Lenca herria, bere lurralde, ibai eta mendiak zaintzekoa, eta haiengatik borrokatzen jarraitzekoa. Ez da bere helburua amaren hilketa argitzea, ez hori bakarrik. Herrientzat nahi du justizia, eta basogabetzeak, energia proiektuak eta inbertitzeko indigenekin edozer gauza egiteko prest dauden enpresak geratu nahi ditu, DESA bereziki, Hondurasko jenderik boteretsuenak zuzentzen duen enpresa, nahiz eta badakien hark gobernua eta multinazionalak dituela atzean, jakinda ere ama bezala hil dezaketela. Copinh Indigenen eta Herri Erakundeen Batzordeko presidentea zen Caceres, eta orain lekukoa hartu du alabak.

Ez da, ordea, Bertita bakarra. Asteon jakinarazi dute Margarita Murillo nekazari eta bere komunitateko liderraren inguruko emakumeek hilketa nazioartekotzeko kanpaina abiatuko dutela. Inpunitatearen arkitektura, boterearen egitura dute aurrean, ia eraitsi ezinezkoa, baina oinordekoek benetan sinisten dute Murillok eta Caceresek egin duten bidea dela jarraitu beharrekoa: herritarren kontzientzia piztu zuten, herriak ahaldundu zituzten duintasunaren alde borrokatzeko. Honduras da munduan den herrialderik arriskutsuena ekintzaileentzat, biztanle kopurua aintzat hartuta; baina amaren irakaspenak beldurra baino indartsuagoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.