inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Saltoki txikien 'superboterea'

2019ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Gauza txikien superbotereak aktibatu zioen, kontsumitzaileak saltoki txikietan erostera animatzeko, Jaurlaritzak iazko urte amaieran egindako kanpainak. Merkataritza eta Kontsumo sailburuak «gertuko saltokien balioa» azpimarratu zuen, eta kontsumitzaileek «nahi dugun gizartea eraikitzeko daukaten ardura» azpimarratu zuen. Garai bertsuan hasiak ziren Donostiako Garbera merkataritza zentroa handiagotzen. EAJk eta PSE-EEk 25.000 metro koadroko hazkundea baimendu zioten, eta 61.000 metro koadro izango ditu lanak amaitzen dituztenean.

Ez da bakarra. Agintaldi honetan bideraturiko proiektu guztiak gauzatzen badira, Donostia aldean merkataritza zentro handiek 200.000 metro koadro izango dituzte 15 kilometro eskasean.

Atzo, Jaurlaritzako bi alderdiek aurka egin zioten merkataritza gune handiei mugak jartzeko lege proposamenari. Alabaina, oposizioa osatzen duten hiru alderdiek Merkataritza Legea aldatzeko lehen urratsa egin dute, besteak beste, merkataritza gune handi horiek ez dezaten izan 15.000 metro koadro baino gehiago. Donostia aldera berandu iritsiko da legea. Baina, aurrera egiten badu, etorkizuneko proiektu posibleak mugatuko ditu, eta horrek poztu egingo ditu saltzaile txikiak, ezin baita aktibatu euren «superboterea» erraldoien gose asegaitza mugatzen hasi gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.