jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Inpunitate ofiziala

2019ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Sistema zaintzen dutenek kale egiten dute, eta sistema kudeatzen dutenek ere bai. Sistemak huts egiten du, huts egiteko prestatuta dagoelako. Gertaeren eta hartzen diren eta hartzen ez diren erabakien segida errepikatu egiten da ia kasu guztietan: istiluak edo norbaitek istilutzat interpretatutako gertaerak; poliziak kalean, kolore batekoak edo bestekoak; gomazko piloten eta foamezko balen kontrolik eta zentzuzko irizpiderik gabeko erabilera; poliziak zauritutako edo hildako bat; norbait zaurituta ere, parte hartu duten polizien eta erabili duten materialaren berehalako kontrol eta ikerketa falta; agintarien lehen adierazpenak, polizien lana babestuz eta, zenbait kasutan, baita zaurituak kriminalizatuz ere; poliziek eta haien arduradunek oztopatutako ikerketak; agintariak, herritarrak babestu beharrean, zerbitzu eta ardura publikoa lehenetsi beharrean, beti polizien alde; Administrazioaren gogo falta gertatutakoa argitzeko; bide judizial amaigabeak; epaiketa; eta sententzia, tiro egin zuten edo tiro egiteko agindu zuten poliziak errugabetuz eta nork tiro egin zuen zehaztu gabe.

Horixe gertatu da Aingeru Zudaireren kasuan ere. Espainiako Poliziak jaurtitako gomazko pilota batek lesioak eragin zizkiola onartu dute, baina ez dago errudunik. Administrazioak babestutako zigorgabetasunak indarrean jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.