Garikoitz Goikoetxea.
HIZPIDEAK

Salaketak, isiltasunak

2019ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Eraso egin diotela salatu du emakume batek Deustun. Bi astez bahitua izan dute Iruñeko emakume bat. Adinekoen zentroan bi gizonek eraso diotela salatu du andre batek Barakaldon. 18 urteko bi gizon atzeman dituzte Bilbon, emakume bati sexu abusuak egiteagatik. Getxon, gizon bat atxilotu dute, umeen aurrean bikotekidea labanaz mehatxatu duelako. Sanferminetako bi erasotzaileri zigorra igo diete.

Azken astean albiste izan dira horiek denak, baina ez dira indarkeria matxisten hein txiki bat baino. Ertzaintzan bakarrik, halako hamabi salaketa jasotzen dituzte egunean: salaketa bat bi orduan behin. Azaroaren 25aren harira, hain justu dei hori egin dute behin eta birritan: ez isiltzeko, salatzeko. Bidea egin da urteotan: gero eta emakume gehiagok hausten dute isiltasunaren espiral hori.

Baina ez isiltzeko dei horrek, indarkeria matxistaren aurka ahotsa altxatzeko eskari horrek, ezinbestean izan behar du zabala, indarkeria jasan dutenetatik haragokoa: epaitegitik tabernarainokoa. Gainerakoan, ez baita dei zintzoa izango: indarkeria jasan duten andreen gain are zama handiagoa jartzea baizik.

Isiltasuna. Egunotan, badabil sare sozialetan irudi bat, (gizon) talde batzuetan. Borroka feministaren ikurra, itxitako ukabilarena, itxuraldatu dute: zakil bat jarri diote erdian. Esanahi handikoa da keinua. Ondorioa ere bai: isiltasuna. Konplizitatez jantzitako isiltasun ozena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.