inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Flotagailu bat agintaldiari

2019ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Elkarrekin Podemosek flotagailu bat bota die Eusko Jaurlaritza babesten duten alderdiei, eta, beraz, azken orduko ezustekorik ezean, Iñigo Urkulluren gobernuak agintaldia bukatuko du. Alde horretatik, EAJk eta PSE-EEk erakutsi dute gai direla negoziatzeko eta aurrekontuak aurrera ateratzeko. PPrekin gai izan ziren, eta Elkarrekin Podemosekin ere gai izan dira.

 

200 milioi euroko partidetan eragin ahal izango dute Elkarrekin Podemosekoek, eta, oraingoz, 59 milioi euro hitzartu dituzte. Itundutako partidak ikusita, eta kontuan edukita ia 12.000 milioiko aurrekontua dela, esan liteke alderdi morearekin adostuak eragin txikia izango duela kontu orokorretan.

Politikoki, baina, esangura handiagoa dauka itunak. Aipagarria da, adibidez, iaz EH Bildu izan zela Jaurlaritzaren negoziaziokide, eta saiakerak porrot egin zuela, nahiz eta adostu beharreko partida aurten landu dutenaren antzekoa zen —aurrekontuaren %1,5 inguru—.

Bestetik, agerikoa da testuinguru politiko zabalagoko kontuek eragin dutela negoziazioen norabidean. Bi kontuk erraztu dute ituna bereziki: batetik, estatusaren gaian EAJ eta EH Bildu urruntzeak, eta, bestetik, PSOEk eta Podemosek Espainiako Gobernurako lortu duten akordioak. Eta, jakina, porrotek arrakastek bezain ondo erakusten dute alderdi bakoitzaren apustu politikoa zein den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.