Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Sanders eta feministak

2020ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Elizabeth Warren demokratak Bernie Sanders lehiakideari leporatu izan dio gutxietsi egin zuela, hark esan baitzion ez zuela uste emakume batek Trump garai zezakeenik. Hillary Rodham Clinton ere gogor mintzatu izan da jarrera berarengatik.

Zergatik dauka orduan Sandersek feminista askoren babesa? Besteak beste, Barbara Smith, Isra Hirsi, Nancy Fraser eta Liza Teatherstone ari dira kanpaina egiten haren alde, eta hark ordezkatzen duen herri mugimendu zabal eta zapalduenaren parte aktibo dira.

«Ez gaitzazue gaizki interpreta», azaldu dute. «Gustatuko litzaiguke emakume bat izatea presidente, baina ez horrek emakume gehienen bizitza hobetzeko aukera galarazten badigu». Izan ere, haientzat osasun sistema unibertsala feminista da; besteak beste, abortuaren alde egoteak ez duelako ezertarako balio dirurik ez duenarentzat; feminista da lan ordaindua, ez ordaindua eta soldata arrakala antolaketa sistema beraren parte direla pentsatzea; feminismoaren eginbehartzat dute neoliberalen aurka egitea, sabaia hausteko beharraz diharduten plutokratak babestu beharrean. Warren atzera geratu da atzotik, eta lehiakide ezkertiarrenari aurkari gogorra atera zaio: Joe Biden, establishment-aren apustua. Sandersek zalantzak eragiteko arrazoiak eman ditu. Bidenekin ez dago zalantzarik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.