martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Aritmetika ezin batuz

2020ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Edozein arazo edo ustekaberi aurre egiteko, oinarrizkoa da informazio zuzena eta fidagarria erabiltzea eta, gertatzen ari den bezala, informazioa jaso eta interpretatzeko parametroak ez badira berdinak herrialde guztietan, alferrikako lana da alderaketak egitea.

Europako estatuetan ari da gertatzen, batasun liluragarriaz hamarkadak hitz egiten pasatu dituzten estatuek ez dituzte koronabirusaren ondorioak aztertzeko neurgailurik oinarrizkoenak ere bateratu. Pandemiari aurre egiteko estrategia bera eduki dezaten eskatzea oso gertu dago inozokeriatik, Europako agintariek bi asteotan hartu dituzten jarrera berekoiek erakutsi digutenez; baina nola da posible ondorioen neurketan dabiltzan bezala ibiltzea?

Europako estatuen arteko mugak aspaldi erori zirela diotenek onartu beharko dute ekonomiaren alorrean lortu duten negozio batasunetik oso urruti dagoela batasun soziala. Buruan dirua eta etekinak besterik ez daukatenak dira Europako Batasunean benetan agintzen dutenak; moneta bakarra lortzea baino askoz ere errazagoa izan beharko lukeelako gizarte gaietan batasuna lortzeak. Baina horrek ez du dirurik ematen; beraz, zergatik denbora eta indarrak xahutu irabazirik emango ez duen jardun batean?

Balioko ahal du koronabirusaren krisi honek Europa sozialago bat egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.