martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Maskaren dantza

2020ko apirilaren 7a
00:00
Entzun
Guztiz ulergarria da zientzialari asko koronabirusaren aurrean erakusten ari den zuhurtzia, ondo ezagutzen ez duten birus batekin ari direlako lanean. Ezin-jakin horrek azaltzen du duela hiru aste egindako baieztapen batzuek indarra galtzea gaur. Ez da larria, ez baitaukate adituek nahiko denbora ikerketa batek eskatzen duen patxadarekin lan egiteko.

Beste gaixotasun batzuekin eraginkorrak izan diren sendagai eta tratamendu batzuekin ari dira batean saiatzen; bestean, aldiz, beste ikerketa bide batzuk zabaldu dituzte txertoa topatzeko erlojupeko lasterketa batean baleude bezala. Handia da exijentzia, larria delako egoera. Garrantzitsuena da norbere aldetik ez ibiltzea, baizik denok era koordinatuan, elkarren berri edukiz ikertzen jardutea. Gauza bera esan al daiteke maskaren inguruan duela aste batzuk sortutako eztabaidaz? Herritar asko aho bete hortz, haserre ez bada, ari dira segitzen maskaren komenigarritasunaren ezbaia. Badira edo ez dira? Maskarak aspaldi ezagutzen ditugu, ez da joan den astean asmatu eta probak egin gabe itsuki merkaturatu behar izan den produktu bat.

Duela hiru aste ez ziren masiboki erabili behar, eta orain bai asintomatiko kutsatzaileen kaltea eragozteko? Hala bada, zenbat kutsatu aurreztuko genituzkeen duela aste batzuk jantzi bagenitu? Duda batzuk oso ulergarriak diren bezala, beste batzuk ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.