Garikoitz Goikoetxea.
HIZPIDEAK

Ospitaleko beste zerrenda

2020ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Zerrenda beltz bat baino gehiago utzi du koronabirusaren krisiak: nagusia, birusaren ondorioz hil diren herritarrena. Datu ofizialen arabera, 2.000 lagun baino gehiago hil dira Euskal Herrian COVID-19aren eraginez. Heriotzei buruzko datu ofizialetan, ordea, handiagoa da igoera: ofizialki koronabirusez hildakoak zenbatuta ere, horietatik nabarmen gora handitu da zenduen kopurua. Zer gertatu den sakon aztertu beharko da, baina bi hipotesi behintzat jar litezke mahai gainean: bat, koronabirusaren eraginez hildakoak gehiago direla, datu ofizialetan ageri direnak baino gehiago —testik egin gabe zendu ziren hainbat—; bestea, bestelako gaixotasun batzuekin lotutako heriotzen kopurua ere igo egin dela asteotan.

Osasun zerbitzua hankaz gora geratu izanak eta mugikortasuna mugatu izanak nabarmen eragin die bestelako patologiak dituzten herritarrei: errehabilitazioa behar dutenei, gaixo kronikoei... Atzendu egin du haien errekuperazioa, edo egoera okertu. Areago, ospitaleetan arriskua sumatuta, ez joateko erabakia hartu dute paziente askok: Nafarroako Gobernuak ohartarazia du iktusak eta halakoak berandu atzematen ari direla batzuetan, pazienteak ez direlako garaiz joan erietxera. Horrekin lotu du Espainiako Gobernuak heriotzen igoera, arta berandu jasotzearekin. Koronabirusaren eragina zenbatekoa izan den aztertzean kontuan hartzekoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.