mikel rodriguez
HIZPIDEAK

Ura

2020ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
Etiopiak eta Egiptok Nilo ibaiaren harira duten gatazka konpontzeko goi bilera garrantzitsua egin zuten atzo. Etiopia bukatzen ari da Pizkundearen Urtegi Handia osatzeko lana, eta Egipto amorrarazi du horrek, hegoalderago dagoen herrialdeak ur hornidura arriskuan paratu liezaiokeelakoan. Tentsioaren harira, gerra solasa ere aipatu da. Gerra, uragatik?

Badira urte dezente nazioarteko hainbat erakundek adierazpenak eta txostenak argitaratzen dituztela errateko ura izanen dela etorkizuneko gatazka anitz pizteko arrazoia; edo, zehatzago erranda, ur baliabideen gaineko kontrola eskuratzea. Ez petrolioa, ez koltana, ez diamanteak, ezta metal preziatuak ere: ura. Oinarrizkoena, bizitza posible egiten duen gaia. Klima berotu eta planeta idortu ahala, funtsezko elementua nork segurtatu borrokan hasiko omen dira gizataldeak.

Zientzia fikziorako iturri ere izan da iragarpen apokaliptiko hori. Gerrarik sortuko al da urarengatik? Zenbateraino orokortu litezke baliabide hori kontrolatzeko gatazkak? Europako eremu idorrenetako bat Iberiar penintsula da. Idorteak arazo handia izan ohi dira eremu anitzetan, baina bertze batzuek klima euritsua dute, edo emari handiko ibaien ibilguen bazterretan daude, eta ez dute baliabide arazorik. Horien artean, Euskal Herria. Ur eskasiaren aurreikuspen apokaliptikoak betetzen badira, eraginik izanen ote du Euskal Herriaren burujabetzaren auzian?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.