Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Indefinizioak definituko du kolpea

2020ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Euskal Herri osoko langabeziaren eta pertsona aktiboen datuakeman ditu Gaindegiak, INE Espainiako Estatistika Institutuaren eta Frantziako INSEEren txostenak abiapuntu hartuta. Datuak txarrak dira, oso txarrak; baina langabeziaren datuak ez du bere osoan islatzen COVID-19ak eragindako kaltea. 7.800 langabe gehiago eta langabezia tasaren %1 baino gutxiagoko hazkundea.

Daturik okerrena, ordea, biztanleria aktiboaren jaitsieran dago. 57.300 pertsona aktibo gutxiago daude, urteko lehen hiruhilekoan baino. Lanik gabe gelditu arren, hainbat arrazoi tarteko ez dute izena eman langabeziaren zerrendetan. Horiekin zer gertatuko den definitu gabe dago, baina, aurreikuspenei erreparatuz gero, askok langabezia bulegoetan bukatuko dutela espero daiteke. Hegoaldean, aldi baterako erregulazioan jarraitzen duten 85.000 pertsona ere badira, eta haietako asko pasa daitezke zerrenda hori elikatzera. Hilabete batzuk beharko dira indefinizioa argitu eta benetako kolpearen zenbatekoa jakiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.