mikel p ansa
HIZPIDEAK

Aurreiritziak

2020ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
Aurreiritziak inoiz ez dira mesederako, eta hori utzi du agerian Usurbilgo Arkaitzerrekan gertatutakoak. Zubietako errauste plantako lanetan ari zirenek amoniakoa isuri zuten erreka horretara, eta aingirak saldoka hil zituzten. Talde ekologistek salatu egin zuten, eta zein izan zen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa sozietate publikoaren aurreneko erreakzioa? Ukatu egin zuen amoniako isuriak zerikusirik izan zuela erraustegiarekin. Administrazio publikoen kudeatzaile askori sumatzen zaien aurreiritzia: talde ekologistak beti beren kritika arduragabeekin, beti administrazioei kontra egiten edozein argudiorekin. Baina GHK azkar konturatu zen hanka sartu zuela, zigor txosten bat jarri zion erraustegia kudeatzen duen enpresa taldeari, eta atzo 45.000 euroko isuna ezarri zion —beste gai bat da ea horrelako isun sinbolikoek tamaina horretako enpresa erraldoiei azkurarik egiten ote dieten—. GHK-k bere burua zuzendu du, baina kontua ez da hor bukatuko: fiskaltzak tramiterako onartu duekologisten salaketa, eta litekeena da auziak beste isunen bat ekartzea.

Hortik aurrera, onartu nahi ez zuen beste zerbait ere onartu du GHK-k: enpresak gaizki jokatu du, egia ezkutatu dio, eta obran egin zituen aldaketa batzuen berri ez zion eman administrazioari. Gutxi gorabehera, enpresa askok egiten dutena, Zaldibarko zabortegiak ere erakutsi duen bezala. Baina enpresa guztiek gaizki eta trikimailuz jokatzen dutela pentsatzea ere aurreiritzi bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.