martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Salomon eta ingurumena

2020ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Arriola sozialistak Eusko Jaurlaritzan segitu beharra zeukan, kanpoan uztea Zaldibarreko zabortegian gertatutakoagatik aurrekondenatzea izango zatekeelako, eta asko tentsionatuko lukeelako sozialistekjeltzaleekin daukaten harreman gozo, iraunkor eta orohartzailea. Baina ezin zuen segitu, bistan da, ingurumen sailaren ardurarekin, zabortegi horretan ez dutelako oraindik Joaquin Beltranen gorpua aurkitu. Itsusia zatekeen.

Gobernuaren osaketa adosteko orduan, ematen du bakarren bat gogoratu egin zela Salomon erregearen irtenbidearekin; alegia, bi aldeak nahiko pozik utziko zituen akordioarekin: Arriola gobernuan, baina ingurumena kenduta.

Norabait mugitu behar, eta Arantxa Tapiaren Garapen Ekonomikoaren sailera pasatu dute Ingurumena. Bere kokalekurik egokiena hori dela adierazi dien gogoeta estrategiko baten ondorioz, edo nonbait egon behar duelako?

Legelariek ez dute atsegin Justizia saila eta Barne saila sail bakar batean egotea; poliziek, aitzitik, bai. Azken horiek seguru baitaude segurtasuna nagusitu egingo zaiela eskubideei. Bi horiekbezain bateraezinak izan dira garapen ekonomikoa eta ingurumena. Osagarriak direla esango digute, ez antagonikoak. Ez orain arte.

Ingurumenak sail bereizi bat behar du gobernuetan, eta daukanean ere gogor egin beharko sailburuen mahaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.