martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Erabaki itsusia

2020ko abenduaren 31
00:00
Entzun
Politikak herritarren artean daukan balorazioaren ardura nagusia daukatenak, balorazio ona edo txarra izan, politikariak beraiek dira. Nahikoa da gutxi batzuek gauzak behar bezala ez egitea, lan handia, eta kasu askotan musu truk, egiten duen gehiengo baten omenari kalte egiteko. Eta inkesta batzuen arabera, politikaren amerikanizazioa gertatzen ari denez, alegia, herritar askok politika lanbide bat gehiago bezala ikusten dutenez, mesedegarria litzateke sentsazio kaltegarri hori areagotuko ez duten erabakiak hartzea.

Zilegi al da, politikoki serioa, Espainiako Osasun ministro Salvador Illak kargua utzi eta otsailaren 14an Katalunian egingo diren hauteskunde nagusietara bere alderdiarekin PSCrekin-- aurkezteko hartu duen erabakia? Ia mundu osoan oso eragin latza eduki duen pandemiaren kudeaketaren arduradun nagusia izan da Espainian, eta horren ondorioz presentzia publiko ikaragarria izan du komunikabideetan, hau da, oso ezaguna egin da herritarren artean.

Bidezkoa da zoritxarraren gainean lortutako popularitatea alderdi politiko jakin baten mesedetan jartzea, horren bidez emaitzak hobeak izango direlakoan? Zer pentsatuko dute COVID-19aren ondorioz senideak galdu dituzten herritarrek ikusten dutenean batzuek etekin elektorala atera nahi diotela tragediaren kudeaketari?

Legala izango da, baina oso gutxi dauka elegantetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.